|

AMILLENA
ARRAZOLAKO
BENTA

Elizondo Plaza, 1
48291 Atxondo, Bizkaia

T.: 946 27 89 07
E.: info@amillena.eus

top

Zer
da Amillena?

Amillena (trans)formazioa eta Elikadura burujabetza gorpuzteko Herri laborategia da.

Taberna-jatetxea-denda garatzen den espazio honetatik proposamen poetiko-politiko bat proposatzen dugu.

Osasunerako eta ondo bizitzea ahalbidetzeko kooperatiba gara.

Right Parallax Background Element

Lantaldea

Proiektua nahi batetik sortu zen. Bizimodu aukeratu bat nahi genuelako, bai pertsonen artekoa baita amalurraren loturarekiko ere. Bost gara orain lan elkartuko kooperatiba honetan egunerokotasunean lanean gabiltzan kideak: Vane, Jose, Joana, Maitane eta Lur. Gure adinak eta ibilbide pertsonalak askotarikoak eta bakoitzarenak izan dira. Proiektuan sinesten duten lagun eta kolaboratzaile taldea ere handia da.

Orain gaudenak eta hemendik pasa direnei esker Amillena orain dena da.

Urtebeteko ibilbide labur bezain oparo honetan bakoitzak bere zertzelada emanda, denon artean osatuz eta elikatzen goaz. Momentuan momentuko beharren arabera elkarri irakatsiz, osagarrituz eta elkarrekin sortuz.

Gintza

Amillena Arrazolako benta topagunea da. Tokiko herritar eta bisitarien elkargunea izanik harremanan politak eraikitzeko bitartekoak sortu eta eskaintzeko asmoa daukagu. Elkarlanaren bidez eta kooperazioaren bidez jardun nahi dugu, eta eskaintza agroekologikoa izateaz gain, kultura eskaintzeko eta bizitzeko espazioa ere bada. Formakuntzari lekua emanez. Ikasketarako leku bilakatu eta komunitatearekin zein inguruarekin lotura mantenduz eta zainduz. Proposamen berriei irekita gure etxeko ateak zabalik ditugu.
Herri txikian kokatua
plazako benta bizia,
udan leihoak zabalik
neguan sua piztuta.
Txokolate beroa
zein barazki freskoak,
atzoko atsoen eskatzak
osasun bete baratza.
Gaurko erabaki txikiez
okertuz geroa
sustraiak bezain eroak
ardura, poza eta jaia
harreman politten aroa
postontzian gutun bat:
“Zein gustora sentitu ginen
aurrekoan zuenean
juen-etorria oinez
sabela bete lorez
eta doinu berrien taupadez”
Left Parallax Background Element

Gure agenda

Antolatzen ditugun ekitaldi, saio eta edukiei buruzko informazio osoa izan nahi baduzu, hemen ikus ditzakezu, hilabetez hilabete sailkatuta.

March 2024

Mon Tue Wed Thu Fri Sat Sun
1
2
3
  • PAlestinarekin elkartasuna. Itxita mobilizazioa den bitartean
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
  • PLAZERKERIAK
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Instagram

This error message is only visible to WordPress admins

Error: No posts found.

Make sure this account has posts available on instagram.com.